Leartikerrek INNOTRANSLACT, esnekien sektore tradizionala bultzatzeko proiektu europarra, aurkeztuko du International Cheese Festival-en

  • 3 urteko iraupena izango duen proiektu honek mugaz haraindiko elkarlana bultzatu nahi du esnekien sektore tradizionalarentzako produktu berriak garatzeko eta berrikuntza eta garapen jasangarria sustatzeko.
  • Herrialde Mugakideetako Esneki Ekoizleen Elkarte bat sortuko da herrialdeen arteko elkarlana bultzatuz produktuen merkaturatzea eta posizionamendua, zein esnekien sektore tradizionalaren berrikuntza sustatzeko.

Donostian, 2016ko azaroaren 17a. Leartiker zentro teknologikoak egunotan Donostiako Kursaalean ospatzen ari den International Cheese Festival-en INNOTRANSLACT[1]proiektu europarra aurkeztu du gaur. Herrialde mugakideen (Espainia-Frantzia-Andorra) elkarlanean oinarritzen den proiektu honek esnekien sektore tradizionalari bultzada eman nahi dio berrikuntzaz baliatuz. INNOTRANSLACT proiektua INTERREG-POCTEFA Programaren baitan kokatzen da eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera finantzatuta dago.

Leartikerrek zuzentzen duen proiektu honetan parte hartzen duten 9 bazkideek (HAZI, Idiazabalgo Udala, Union des Producteurs Fermiers 64, Association des Producteurs Fermiers du Pays Basque, Lycée Jean Errecart, Escola Agrària del Pirineu, Ajuntament de la Seu d’Urgell y Universidad de Vic), proiektua zentro teknologiko eta esnekien sektore tradizionaleko enpresa txikien elkarlanean oinarrituko dute. Lehenengoek dibertsifikazioaren bitartez berrikuntza bultzatzeko beharrezkoak diren medio eta ezagutzak dituzte eta produktore txikiak dira merkatuaren beharrizanak, eta propioak, ezagutzen dituztenak eta horregatik dira ezinbestekoak prozesu honetan, berrikuntza bide berrien diseinuan laguntzeko.

Proiektuak iraungo duen 3 urteetan zehar egingo den lana, emaitzak lortzera eta enpresa ehunak duen berrikuntzaren eskuragarritasunera bideratuta egongo da, modu horretan, produktu berrien elaborazio eta merkaturatze kostuak bere gain hartu ahal izango dituztela ziurtatzeko:

  • Berrikuntza beharrezkoak diren ezagutzei lotuta joan behar da, horregatik, sektorearen konpetentzia profesionalak indartuko dira, enpresa txiki eta autonomoei zuzendutako mintegi eta prestakuntza ekintzen
  • Ekoizleek burutzen duten jardueraren ikuspuntu ekonomikoa eta ingurumen arloko ikuspuntua kontutan izanda, esnearen erabilera eta produkziorako lan-metodologia egokienen inguruan eta kudeaketa jasangarri batek duen garrantziaz kontzientziatzea, proiektu honen beste erronketako bat da.
  • Produktuen merkaturatze prozesuan laguntzeko, INNOTRANSLACT proiektuak produktuen aurkezpenean eta salmenta bideen metodologietan berrikuntzaren aldeko apustua egingo du. Horretarako, tokiko eta nazioarteko azoka garrantzitsuenetan parte hartuko dute, ekoizleei ezezik azken kontsumitzaileari ere, garatutako produktuak ezagutzera eman eta merkatuan esneki produktu tradizionalen posizionamendu hobeago bat lortzeko.
  • Azkenik, Herrialde Mugakideetako Esneki Ekoizleen Elkarte bat sortuko da proiektuan lortutako aurrerapausoak eta emaitzak zabaltzen laguntzeko eta esneki-enpresen arteko ekintzak koordinatu eta burutzeko batasun lokarri bat izateko.
  • Herrialde Mugakideetako Esneki Ekoizleen Elkarte bat sortuko da herrialdeen arteko elkarlana bultzatuz produktuen merkaturatzea eta posizionamendua, zein esnekien sektore tradizionalaren berrikuntza sustatzeko.

Nekazaritzako elikagaien sektorea

Nekazaritzako elikagaiena garapenerako ahalmen handia duen sektorea da eta berrikuntza, enpresen arteko elkarlana, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta herrialde mugakideen arteko ezagutzen transferentzia bateratzen badira, hazteko aukera handiak ditu. Oraintsu eman den sektorearen liberalizazioak (2015eko martxo amaieran) eta horren ondorioz lehiakorragoak izateko sortu den berritzeko premia dela eta, sortzen da INNOTRANSLACT proiektua. Industria handiak prest daude beraien posizio menderatzailetik aldaketa hauei aurre egiteko, ostera, ekoizle txikiek esnekien merkatu berriak eskaintzen dizkioten aukerak aprobetxatzeko ez dute baliabide tekniko eta ekonomiko nahikorik edota beharrezkorik. Horregatik, INNOTRANSLACT proiektua beharrizan hoiei erantzuteko diseinatuta dago. Esnekien sektore tradizionalaren dibertsifikazioa bultzatu nahi du merkatuan sektore honek duen lehiakortasuna hobetzeko produktu eta prozesueak berriztu eta balio erantsi handiago bat eskainiz.

International WORLD CHEESE FESTIVAL

Artzai Gazta artzainen elkarteak antolatzen duen Euskadi-Basque Country Inernational Cheese Festival INNOTRANSLACT proiektua aurkezteko espazio aproposa da. Bertan biltzen dira esnekien sektore tradizionaleko agente guztiak. Idiazabal Jatorri Deitura, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Basque Culinary Center Unibertsitatea eta Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioaren laguntzaz antolatutako topagune honek, gazta artisauaren ekoizpenera lotutako produkzio-bokazioa sustatzeko helburuan oinarrituz, Euskal Herriko kultura, gastronomia eta turismoa ere bultzatzen ditu. Azaroaren 16tik 18ra bitartean ospatuko den ekimen honek 5 kontinenteetatik iritsitako 10.000 lagunen bisita jasoko du eta ekoizle artisauek jarritako 38 stand bisitatzeko aukera egongo da.

Nota [1] Proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera %65ean finantzatuta dago, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra herrialde mugakideen integrazioa ekonomikoa eta soziala indartzea da. Lurralde garapen jasangarri baten alde egiten duten estrategia bateratuen bitartez, mugaz haraindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenarekin lotutakoak garatzeko laguntza ematen du.

2017-11-20T12:53:33+00:00