2018ko urtarrilak 18.
A
benduan Markina-Xemeinen izandako azken bileraren ostean, Innolact proiektuko esneki produktu berritzaileen garapenaren inguruko lan ildoan parte hartzen duten bazkidek berririo bildu dira Donapaleun urtarrilaren 18an. Bertan 5. akzioan garatuko diren esneki produktuen transferentzia teknologikorako ekintzen zehaztapena burutu da.

2018. urtean zehar produktu berritzaileen ekoizpenaren inguruko transferentzia saioak burutuko dira, Leartikerren nahiz Jean Errecart Lizeoan. Honez gain, 2018. urtean zehar 3 herrialdeetako esneki ekoizleek esneki teknologia desberdinekin erlazionaturiko hainbat ekoizpen gune bisitatzeko aukera ere izango dute.

Gainera, Jean Errecart lizeoak afinazio teknikak jasoko dituen gidaliburua garatuko du. Ekainerako ekoizleen esku egongo dira gidaliburu hauek.

2018-01-24T10:26:29+00:00