2018ko martxoak 28.
Martxoaren 15ean INNOTRANSLACT proiektuko bazkide bilera egin zen Arkauten, proiektuan martxan dauden lan ildo estrategikoen jarraipena egiteko asmoz.

Innolact proiektuaren helburu nagusia esneki sektore artisauen lehiakortasuna hobetzea da, berrikuntza izanik ardatz nagusia.

Proiektu honen bitartez Euskadi, Frantzia eta Kataluniako esneki ekoizleek kalitatezko esnea lortzeko maneju eta ekoizpen metodología egokiak ezagutzeko eta produktu berriak garatzeko aukera izango dute, eta beraien artisau produktuak merkatuan ongi posizionatzeko merkaturatzearen inguruko formazioa ere jasoko dute.

Leartiker esneki produktu berritzaileak garatzen ari da momentu honetan, eta aurtengo urtean zehar ekoizleei produktu berritzaile hauen ekoizpena azalduko die transferentzia saio berezi batzuen bitartez. Halaber, ekoizleek esneki produktu desberdinak ekoizten dituzten ekoizleak bisitatzeko aukera ere izango dute.

2018-03-28T10:30:03+00:00