Innolact proiektu europarraren aurkezpena Enkarterrietan

Azaroaren 22an Enkarterrialde Landagarapen Elkarteak, RIS3 Euskadi Estrategiaren baitan, Karrantzan antolatu zuen “Enkarterrietako esne sektorean berrikuntza aktibatuz” jardunaldian parte hartu zuen Leartikerrek.

Bertan, esneki sektorean martxan dauden hainbat proiektu eta esperientzia aurkeztu zitzaizkien Enkarterrietako esneki sektoreko hainbat eragileei (abeltzainak, esneki ekoizleak, etab.). Leartikerrek ere ponente moduan parte hartu zuen jardunaldian eta, EGEFk Interreg-Poctefa programaren bidez kofinantzatutako INNOTRANSLACT proiektuan orain arte lortutako emaitzak aurkeztu zituen Naia Andonegi, Leartiker Elikagaien Teknologia arloko zuzendariak.

Zentro teknologikoaz gain, esnearen dibertsifikazioa bultzatu duten beste hainbat ekoizlek ere euren proiektuak aurkeztu zituzten ekimen honetan.

Esnearen sektoreko eragileen lehiakortasuna hobetzeko asmoz, Enkarterrietako esneki sektorean berrikuntza eta dibertsifikazioa bultzatzeko antolatu zen jardunaldi hau, oso interesgarria izan zen.

 

2019-02-01T10:23:41+00:00