INNOTRANSLACT proiektuko azken lan talde bilera

Apirilaren 3an eta 4an La Seu DUrgell-en Innolact proiektuko lan taldeko azken bilera gauzatu da. Bilera honetan proiektuan lortutako emaitzak aurkeztu dira eta proiektuaren inguruko balorazio orokorra egin da. Proiektuan zehar esneki sektore artisauari bideraturiko ekintza desberdinetan 3 herrialdeetako (Euskadi, Katalunia eta Frantziako) 180 ekoizlek parte hartu dute. Guztira 14 esneki produktu berritzaileren garapena, 16 transferentzia-saio teknologiko eta erreferentziazko 12 gaztandegitara bisitak burutu dira.

Proiektuko emaitzen aurkezpena maiatzaren 3an Idiazabalgo Euskal Gaztaren Azokaren baitan antolatu den proiektuaren itxiera jardunaldian egingo da.

Esku zabalik hartuko zaituztegu. Animatu eta etor zaitezte jardunaldira!

 

 

2019-04-08T17:59:47+00:00