2018ko maiatzak 4.
INNOTRANSLACTen helburuetako bat esneki sektore artisauaren baitan produktuen berrikuntza eta dibertsifikazioa bultzatzea izanik, joan den astean proiektu honetako lehen transferentzia teknologiko saioa ospatu genuen Donapaleun, gazta urdinen elaborazioari buruzkoa.

Apirilaren 25, 26 eta 27an Euskadi eta Frantziako hainbat esneki ekoizle artisau hurbildu ziren saiora, gazta urdinen elaborazio teknologian sakontzeko helburuarekin. Saio teoriko-praktikoak izan ziren, eta Lycée Jean Errecart-ek Saint Palaisen dituen instalazioetan gazta mota honen elaborazio prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Halaber, gazta urdinak ekoizten dituen gaztandegi txiki bat ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Hurrengo transferentzia teknologiko saioa Leartikerrek Markina-Xemeinen dituen instalazioetan izango da, maiatzaren 21, 22 eta 23an. Oraingoan ekoizleak izozki artisauak ekoizteko teknologiara gerturatuko dira.

 

2018-05-04T09:24:07+00:00