2018ko urriak 29

Innolact proiektu europarraren baitan Leartikerrek esneki produktu berritzaileen ekoizpenaren inguruko hainbat transferentzia saio antolatuko ditu 2018ko irailean hasi eta abendura arte. Saio hauen helburua Euskadiko gaztagileen esneki produktuen ekoizpen teknologiaren inguruko ezagutza eta berrikuntza bultzatzea izango da.

Dagoeneko esneki freskoen, gazta urdinaren eta gazta laktikoen ekoizpenaren inguruko transferentzia saioak burutu dira Leartikerreko Elikagaien Teknologia arloko planta pilotuan. Saio teoriko-praktikoak dira, eta ekoizleek asko eskertzen dute ekoizpen prozesuak hain gertutik ezagutzeko aukera izatea.

Animatu zaitez parte hartzera!

 

2018-10-29T13:10:20+00:00